NUEVI jaio da!

NUEVI jaio da!

Azkenean egin dut. Ausarta sentitzen naiz, gogoz nabil eta inoiz baino ilusio gehiago dut proiektu berri honetan. Lau urtetan zehar egin ditudan boluntariotzetan behin eta berriro errepikatu dut horrela bizitzea munduan zoriontsuen egiten didan gauza dela. Gaur, horrela bizitzeko, kooperante izateko ametsa lortzeari ekin diot. Bide normalatik irten, MIR azterketa alde batera utzi eta abentura berri bat hastea erabaki dut, NUEVIren eskutik.

Nuevi-k erabiltzen ez ditugun gauzak emateko modu berri bat proposatzen du, non ematen dutenek haien gauzak erabilgarriak direla eta impaktua eragin dutela haien begiekin ikusteko aukera izango duten. Horrek, parte hartu duten familiei, emozio itzelak sentiaraziko dizkie, hori baita Nuevi-ren helburua. Beste era batera esanda, Nuevi-k parte hartu duten familien bihotzak ukitu nahi ditu. Nire boluntariotzetan sentitu dudan magia horren zati bat sentiarazi nahi dut, edozergatik, tokira bertara ailegatu ezin diren pertsonei.

Askotan, erakunde bezala haztea nahi izateak, erakunde eta emailearen arteko hurbiltasunaren galera erakartzen duela uste dut. Hurbiltasun honetaz, inguru familiar honetaz benetan gozatzeko, orain Nuevi jaio da. Proiektu honen bitartez, armairuaren barruan bilatzeko esfortzua egiten duenak, opari txiki bat jasoko du Nuevi-ren partez, non lagundutako familien argazkiak,istorioak edota, posible bada, familiak berak eskertze gisa egindako zeozer izango diren.

Urte honetan, Perun, bere lehenengo pausuak eman ditu proiektuak. Honetaz ezer ez zekiten 30 familia baino gehiagok, inoiz baino eskertuta sentitu diren 100 familia baino gehiagoren bizitzak zertxobait hobetu dituzte. Orain, bueltan, parte hartu duten familiek jaso edo jasoko dute kutxa magiko bat. Magikoa zeren irekitzen duzun momentuan, irribarre bat sentiarazten dizun. Irribarre honek, zuk eragindako eta kutxa horren barruan dauden irribarre guztiekin bat egingo du, irribarren hartu-eman ezinhobea lortuz.

Amets honi hasiera ematen diot ondo aterako den inolako garantiarik gabe. Nire itxaropena eta honetan dudan fe itzela dira aurrera egiteko bultzatzen nauten bakarrak. Momentuz, nuevik jada bihotz askotan sartzea lortu du. Ireki zurea eta egin ezazu bat sortzen ari den komunitate honekin. Mundua aldatzea pentsatzen dugun baino errazagoa da eta gure eskuetan dago.

3,2,1... sardina bakalau!

Www.nuevi.org
www.facebook.com/nuevi2017
https://www.instagram.com/nuevi2017

Comentarios

Entradas populares de este blog

A la segunda va la vencida. ¡Nos vamos!

Perú, here we go!